
San Marko Mankomunitateak Merka2sanmarcos bigarren eskuko merkatuaren bosgarren edizioak sei tona hondakin berrerabili ditu saldutako produktuekin 2012. urtean. Otsailean hasita eta apirilaren 1ean bukatuta, guztira hamar merkatu izan dira aurtengo edizioan ospatu direnak: Hernanin, Urnietan, Pasaian, Astigarragan, Lezon, Lasarte-Orian, Oiartzunen, Donostian, Errenterian eta Usurbilen. Aurten ere, jendetza hurbildu da hondakinen sorrera murrizteko helburu duen ekintza honetara, 25.300 lagun inguru, hain zuzen ere.
Edizio honetan parte-hartzeak izan duen igoera ikaragarria da atalik azpimarragarrienetakoa: 643 postu jarri dira 10 merkatuetan (2009ko edizioan 443 postu izan ziren 11 merkatutan). Merkatu bakoitzean jarritako salmenta-postuen batazbestekoa 64,3 postuko izan da, azken edizioan baino %59,67 handiagoa.
Parte-hartzaileen artean 243 partikular, 23 elkarte eta 7 ikastetxe izan dira. Gainera, gordailuan utzita saltzeko zerbitzuaren bidez, 139 pertsona gehiagok izan dute beren objektu erabiliak berrerabiltzeko aukera, antolatzaileen esku utzita, salmenta-puntura joan beharrik izan gabe.
Bestalde, Informazio Puntuan dibulgazio-lan handia egin da, hondakinak prebenitzeari buruz San Marko Mankomunitateak antolatzen dituen ekimenen inguruko informazioa eman baita: etxeko konpostajea, edalontzi berrerabilgarriak, postontzietan gehiegizko publizitateari uko egiteko eranskailuak edo bigarren eskuko merkatu birtuala. Antolakuntzak bosgarren ekitaldiaren balantze bikaina egin du, eta eskerrak eman nahi dizkie herritarrei merkatuetan parte hartzeagatik, bai bisitari gisa, bai parte-hartzaile gisa.





merka2sanmarcos es un punto de encuentro para la venta, compra, regalo, trueque o intercambio de artículos usados de todo tipo.
aviso legal accesibilidad mapa web