Sanmarkoren Mankomunitearen logotipoa merka2sanmarkosen logotipoa

Lege oharra

Datu pertsonalen politika

SANMARKO MANKOMUNITATEA - MANCOMUNIDAD DE SAN MARCOS (aurrerantzean SANMARKO MANKOMUNITATEA)-k jakinarazi nahi dizu http://www.merka2sanmarcos.org/ BERE WEB GUNE BAT dela (aurrerantzean GUNEA esango diogu).

SANMARKO MANKOMUNITATEAk eskertzen dizu datu pertsonalen politika irakurtzea. Izan ere, honako alderdi hauen berri emateko egin dugu:


1.- GUNEAK ESKATZEN DITUEN DATU PERTSONALAK
2.- DATU PERTSONALEN ERABILERA ETA HEDAPENA
3.- EKONOMIA- ETA FINANTZA-DATUEN TRATAMENDUA
4.- PRIBATUTASUNARI BURUZKO BESTE INFORMAZIO GARRANTZITSU BATZUK
5.- ARDURADUNAREKIN HARREMANA IZATEA

Politika hori Espainian indarrean dagoen Datu Pertsonalak Babesteko Legean xedatutakoaren arabera egin da. Dena dela, GUNEAk Politika hori aldatzeko aukera beretzat gordetzen duenez, komeni da Politika hori aldian-aldian irakurtzea.


1. - GUNEAK ESKATZEN DITUEN DATU PERTSONALAK

Gure GUNEA bisitatu dezakezu, inolako informazio pertsonalik eman gabe. Hala ere, GUNEAk lortzen dituen datu pertsonalak zuk betetako formularioetatik datoz:

"Erregistratutako erabiltzaile gisa alta egin" izeneko datu-formulariotik. Datuak zuzenean biltzen ditu Sanmarko Mankomunitateak.


2.- DATU PERTSONALEN ERABILERA ETA HEDAPENA

SANMARKO MANKOMUNITATEAk kudeatzen dituen aipatutako formularioetan erregistratzen den erabiltzaile bat bazara (pertsona fisikoa edo juridikoa), jakinarazten dizugu SANMARKO MANKOMUNITATEAk datu pertsonaletako fitxategi automatizatua sortu duela, honako helburu hauekin: gure eduki eta/edo zerbitzuen berri ematea, bai eta zurekin (erabiltzailea) izan dezakegun kontratu-lotura kudeatzea ere.

merka2sanmarcos-en eduki eta/edo zerbitzuei buruzko informazio osagarria jaso nahi ez baduzu, datu pertsonaletako arduradunarekin harremanetan jar zaitezke posta elektronikoaren bidez (helbidea: kudeaketa@merka2sanmarcos.org) edo posta arrunta erabil dezakezu (helbidea: SANMARKO MANKOMUNITATEA Vitoria-Gasteiz kalea, 10, behea - 20018 DONOSTIA Gipuzkoa). Honako hau adierazi behar duzu: DATU PERTSONALEN DATU-BASETIK IRTEN NAHI DUT. EZ DUT JASO NAHI ZERBITZU EDO EDUKI OSAGARRIEI BURUZKO INFORMAZIORIK.

Era berean, GUNEAk datuak biltzen dituen bakoitzean, dokumentu horretarako esteka bat izango du.

Oro har, zure datu pertsonalak ez dira lagatzen, non eta zure berariazko baimenik ez dagoen.


3.- EKONOMIA- ETA FINANTZA-DATUEN TRATAMENDUA
SANMARKO MANKOMUNITATEAk ez du erabiltzaileen ekonomia- eta finantza-daturik.

4.- PRIBATUTASUNARI BURUZKO BESTE INFORMAZIO GARRANTZITSU BATZUK

4.1. Datu pertsonalak eskuratzeko, deuseztatzeko, zuzentzeko eta haiekin ados ez egoteko eskubidea.
Indarrean dagoen datu pertsonalak babesteko legediaren arabera, datu pertsonalak eskuratzeko, deuseztatzeko, zuzentzeko eta haiekin ados ez egoteko eskubidea duzu. Eskubide horiek erabiltzeko, datu pertsonalen arduradunarekin jarri behar duzu harremanetan, eta nortasun-agiri nazionalaren kopia bat bidali behar duzu, bai posta elektronikoz (helbidea: kudeaketa@merka2sanmarcos.org) bai posta arruntez (helbidea: SANMARKO MANKOMUNITATEA Vitoria-Gasteiz kalea, 10, behea - 20018 DONOSTIA Gipuzkoa).

4.2. SANMARKO MANKOMUNITATEAK EZ DU COOKIERIK ERABILTZEN
Cookiak:
WEB zerbitzariak nabigatzaileari bidaltzen dizkion kodeak dira, nabigatzailearen ordenagailuko disko gogorrean biltegiratzen direnak hura identifikatzeko.

SANMARKO MANKOMUNITATEA eta IP helbideak.
IP helbideak erabiltzailearen ordenagailuari automatikoki egokitzen zaizkion zenbaki batzuk dira, sarbide-hornitzaile batean sartzean edo elkarteko LAN edo WAN baten bidez. GUNEAk ez ditu IP helbideak biltzen erabiltzaileen jokabidea jakiteko eta gunerako bisiten maiztasuna ikuskatzeko. Anonimatua errespetatzen da. GUNEAk ez du hiperestekarik sortzen erabiltzaileen IP helbideekin edo identifika daitekeen beste edozein informazioarekin.

4.3. Segurtasun-neurriak.
GUNEAk kontsignak erabiltzen ditu, datu pertsonalak bildu eta gordetzeko erabiltzen diren datu-baseetarako sarbidea errespetatzeko. Beraz, baimendutako pertsonek bakarrik eskura ditzakete informazio hori. Dena dela, GUNEAk jakinarazten du zaila dela Internet bidez transmitituriko datuen segurtasuna guztiz bermatzea; hortaz, GUNEAk ez du bermatzen zuzenean edo produktuen edo lineako zerbitzuen bidez transmitituriko datuen segurtasuna. Datuak jasotzen direnean, SANMARKO MANKOMUNITATEA ahalegintzen da datuen segurtasuna bermatzen, teknikaren egoera kontuan hartuta.


5.- ARDURADUNAREKIN HARREMANA IZATEA
GUNEko datu pertsonalak babesteko politikari buruzko edozein informazio izateko, SANMARKO MANKOMUNITATEko datu pertsonalak babesteko arduradunarekin jar zaitezke harremanetan, bai posta elektronikoz (helbidea: kudeaketa@merka2sanmarcos.org), bai posta arruntez (helbidea: SANMARKO MANKOMUNITATEA Vitoria-Gasteiz kalea, 10, behea - 20018 DONOSTIA Gipuzkoa)


merka2sanmarcos: San Markos Mankomunitatearen bigarren eskuko merkatuen web gunea,
edozein artikulu erabilia saldu, erosi, trukatu, bilatu edo oparitzeko.

lege-oharra   irisgarritasuna   web mapa
© Sanmarko Mankomunitatea - Mancomunidad de San Marcos
Vitoria-Gasteiz kalea, 10. zk. behea - 20018 Donostia IFK/CIF: P-2000015D